miércoles, 5 de mayo de 2010

miércoles, 14 de abril de 2010

Lehenengo KONTAKTUA.


Orain arte ez dugu lan zehatzik ezta asko zuzenduak ere egin, ordenagailuak nola piztu eta gorde izan ezik. Ordenagailua ezagutzen, jolasten, idazten, marrazten etabarretan aritu gara, ikasleek lehenengo kontaktua ekipo berriekin izan zezaten. Gustora aritu dira eta gero eta gehiago eskatzen dute erabiltzeko.
Arbelari dagokionez hasieran margo programarekin jolastu genuen, ikertzen eta bakoitzak nahi zuen itxuraz bere izena idazten, teklatuarekin idatzi etabar.
Eskolan Anaya argitaletxearekin lan egiten dugunez, 5. eta 6. mailarako dauden CD-ak arbelean erabili ditugu, bai errekurtso interaktiboekin zein, zuzenketak egiten bertan agertzen diren fitxen gainean, edo zuzenketa orria erabiliz. CD-en erabilpena ordenagailu hauekin ezinezkoa denez, sarean (orokorra) kopiatu ditugu eta hor bilatuz erabil daitezke. Beste era bat, Pen Drive batean kopiatzen izan daiteke.

miércoles, 10 de febrero de 2010

miércoles, 3 de febrero de 2010